IKER hizkuntzalaritza- eta testu-ikerketetan espezializatua da
IKER InSHSeko 34. atalari lotua da (Hizkuntzalaritza), eta laborategian eramaten den ikerketaren indargune nagusiak euskararen ikerketa eta hizkuntzalaritza orokorra dira.
Laborategian hizkuntzalaritza formaleko ikerketa egiten da, hizkuntza-aldaketa, aldakortasuna, hizkuntza-ukipena eta eleaniztasunaren alorretako gaiekin hertsiki loturik –hauen dimentsio soziala barne. Euskara eta inguruko hizkuntzez harago, IKERen egiten den ikerketa munduko beste hizkuntzetara ere hedatzen da.
Testuak
Testu ikerketei dagokienez, laborategiko irakasle-ikertzaileek euskal testuen orotariko ikerketak eramaten dituzte corpusgintzan, testu genetikan, historiografian, literaturaren soziologian, etab. Ikerketarako materiala (testu eta literatur-lanak), eskuragarri egiten ere lan egiten dute.