IKERRI BURUZ
IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa zentroa, Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazionalaren (CNRS), Bordele Montaigne Unibertsitatearen eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen (UPPA) gerizpeko ikerketa gune mistoa da (UMR 5478).
Baionan, UPPAren Errobiko campusean kokatua da, eta Frantzian euskal ikasketetan espezializatua den ikerketa gune bakarra da.
Laborategiak euskararen ikertzaile adituak biltzen ditu, CNRSko ikerlariak eta Bordele Montaigne Unibertsitateko eta UPPAko irakasle-ikerlariak. Unitatea Bordele 3 Unibertsitateko URA baten oinordeko da. CNRSen ekimenez, Frantziako euskal ikerketak bildu eta ikustarazteko xedearekin finkatu zen 1999an, egun duen estatusarekin.
UPPA eta UBMko Euskal Ikasketetako doktoregoko ikasleen eta ikerketa masterreko ikasleen harrera-zentroa ere da IKER.
Ikerketa
IKER hizkuntzalaritza- eta testu-ikerketetan espezializatua da IKER InSHSeko 34. atalari lotua da (Hizkuntzalaritza), eta laborategian eramaten den ikerketaren indargune nagusiak euskararen ikerketa eta hizkuntzalaritza orokorra dira. Laborategian hizkuntzalaritza formaleko ikerketa egiten da, hizkuntza-aldaketa, aldakortasuna, hizkuntza-ukipena eta eleaniztasunaren alorretako
Egitura
Geriza erakundeak CNRS, Giza eta Gizarte Zientzien Institutua (INSHS) (CNRS) Bordele Montaigne Unibertsitatea, Ikasketa Iberikoen Formakuntza eta Ikerketa Unitatea Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea PDF-a deskargatu
IKER-erat etortzeko
IKER – UMR 5478 Errobiko kanpusa Château-Neuf 15, Paul Bert plaza 64100 Baiona Tel. +33 5 59 57 42 00 Fax : +33 5 59 57 42 05 E-posta : contact@iker.cnrs.fr Harremanak